top of page

LIBURU HONI BURUZ

Manu naiz. Adin jakin bat dut eta tipo normal bat naiz, kalean gurutzatu ezkero erreparatzen ez diozun horietakoa. Laster ikusiko duzunez, ez naiz idazlea, eta ez dut sekula idazle izateko asmorik izan. Baina istorio bat daukat kontatzeko. Blancharden istorioa, 2020ko urrian ezagutu nuen gabondarrarena. Bizitzaren gorabehera horiengatik Donostian aurkitu nuen egoera zailean eta laguntza beharrean. Gero nire familia ezagutu zuen eta aurrerago nire lagunak ere. Pixkanaka adiskidetasun sendo bat lortu dugula esango nuke. Hilabete askotan gure artean bizi izan da, gurekin sufritu du eta familiako beste bat bezala gozatu du gurekin. Bizikidetza bizia izan da, eta laguntza, arrazakeria, migrazioa, adiskidetasuna, konfiantza, eta agian gure existentziari buruz ere asko ikasi eta hausnartu dugu.
Gure artean zegoela sortu nituen abesti batzuk ere entzungai dituzu eta Blanchar hobeto ezagutzeko bideoren bat. Idazlea ez izan arren, gure lagunarekin bizi izandako bizipenak liburu batean jasotzen ausartu naiz eta salgai jarri det. Lortutako dirua Blanchardi laguntza eskaintzeko erabiliko dut.

 

© 2020 by  manuzubi.  ARRIETA REKORDS

bottom of page