top of page

BLOG HONEN JARRAITZAILEEI OHARRA



Blog hau Blanchard eta bion arteko lankidetza baten emaitza da. Bakoitzak bere ikuspegia ematen du azken urte hauetan bizitakoaz. Berak bertatik bertara bizi izan zuena kontatzen duen bitartean, nik deskribatzen dut nola bizi izan nituen une horiek Europatik, ikusle aktibo gisa. Bideojoko bati begira bezela bizi izan det hau guztia, gure lagunak nire kontroletik ihes egiten zuten bideak nola marrazten zituzten ikusten, baina haren efektu emozionalak ezin nituen saihestu.


Gertatutakoaren berrikuspen hori, biontzako argigarria izan da. Aukera eman digu lehen ezagutzen ez genituen xehetasunak aurkitzeko eta, informazio faltagatik, desberdin ulertu genituen egoerak berrinterpretatzeko. Denborarekin eta gertaeren kontakizun zintzo bati esker, benetan gertatu zenaren egiara hurbildu ahal izan gara.



ree

Atzo, Blanchardek mugimendu berri bat iragarri zidan bere bizitzan, abentura berri bat, harrigarria izan arren, erabat ustekabean harrapatu ez nauena. Esan zidan hiru bat astez egongo dela konexiorik gabe, eta ezinezkoa izango dela bere bizitzako azken urteez idazten jarraitzea. Hala ere, proiektu honetan lanean jarraitzea erabaki dut. Bere esperientzia kontatzen duen azken kapitulu bat argitaratuko dut, baina, hemendik aurrera, gertaeren nire bertsioa baino ez duzue izango, edo, hobeto esanda, istorioa nire posiziotik ikusita. Berarentzat, ziurrenik, ez da idazteko unerik onena izango, oztopoz beteta egongo den bide bati ekingo baitio.



Komunikazioari berriro heltzen badiogu eta Blanchard berriz ere idazketa-prozesura batzea lortzen badut, kapituluak bere testuekin osatuko ditut eta nire gogoeten artean sartuko ditut. Bitartean, blogean kapitulu berriak argitaratzen jarraituko dut, baina kontuan izan osatu gabe egongo direla. Zuen arreta, ulermena eta laguntza eskertzen dizuet bidaia partekatu honetan.



 
 
 

Comments


© 2020 by  manuzubi.  ARRIETA REKORDS

bottom of page